domingo, 30 de septiembre de 2012


Espazioaren banaketa sistema diedrikoan.

Diedroko planoak luzatzen baditugu, espazioa lau partetan banatuta geratuko da. Parte horiek koadranteak deitzen dira.
Egongo den  koadrantearen arabera, puntuen koordenaden baloreak aldatuko dira.
Plano bertikalaren aurretik egongo diren puntuen urruntasuna positiboa izango da.
Plano bertikalaren atzetik egongo diren puntuen urruntasuna negatiboa izango da.
Plano horizontalaren gainetik egongo diren puntuen altuera positiboa izango da.
Plano horizontalaren azpitik egongo diren puntuen altuera negatiboa izango da.

Puntuaren  kokapena
urruntasuna
altuera
Plano horizontalean
+
0
1º koadrantean
+
+
Plano bertikalean
0
+
2º koadrantean
-
+
Plano horizontalaren luzapenean
-
0
3º koadrantean
-
-
Plano bertikal
0
-
4º koadrantean
+
-
Lur-lerroan
0
0


Plano horizontalaren eraispena lur-lerroaren inguruan egingo dugunean, urruntasun positiboak dauzkan zatia plano bertikalari gainjarriko da eta urruntasun negtiboak dauzkan zatia plano bertikalari gainjarriko da.

Urruntasun positiboa daukan puntu baten proiekzio horizontala lur-lerroaren azpitik ikusiko da.
Urruntasun zero daukan puntu baten proiekzio horizontala lur-lerroan ikusiko da.

Urruntasun negatiboa daukan puntu baten proiekzio horizontala lur-lerroaren gainetik ikusiko da.

 Altuera positiboa daukan puntu baten proiekzio bertikala lur-lerroaren gainetik ikusiko da.

Altuera zero daukan puntu baten proiekzio bertikala lur-lerroan ikusiko da.

Altuera negatiboa daukan puntu baten proiekzio bertikala lur-lerroaren azpitik ikusiko da.


GeoGebra Hoja Dinámica
Este es un Applet de Java creado con GeoGebra desde www.geogebra.org – Java no parece estar instalado Java en el equipo. Se aconseja dirigirse a www.java.com
Juan Inazio Mendizabal, Creado con GeoGebra
-->

No hay comentarios:

Publicar un comentario