Sistema diedrikoa
Proiekzio sistema guztiak objektua proiektatzeko bi mota
ezberdinetan oinarrituta daude:
- Proiekzio
zilindrikoetan oinarritutako sistemak- Puntuak proiekzio planoan
proiektatzen dituzten izpiak elkarren paraleloak direnean-.
- Proiekzio
konikoak- Puntuak proiekzio planoan proiektatzen dituzten izpiak puntu
batean elkar mozten dutenean.
Puntuak proiektatzeko izpiak elkarren paraleloak izateaz
gain , proiekzio planoarekiko elkarzutak badira ere, proiekzio zilindriko ortogonala sortuko da.
PROIEKZIO ZILINDRIKO ORTOGONALAJuan Inazio Mendizabal, Creado con GeoGebra |
Sistema diedrikoa proiekzio
zilindriko ortogonal batean oinarritutako sistema bat da.
Kasu honetan, irudikatu nahi ditugun elementuak diedro
batek zehazten duen espazioan kokatuta egongo dira.
Elkarrekiko elkarzutak diren bi planok zehazten dute diedro
hau: Plano horizontal bat eta plano
bertikal bat. Bi plano horiek elkar moztuko dute lur- lerroa izeneko zuzen
batean eta mugagabeak kontsideratuko ditugu.
línea de tierra y diedroJuan Inazio Mendizabal, Creado con GeoGebra |
Espazio honetan kokatuta dagoen edozein P puntu batetik
plano horiekiko bi elkarzut aterako dira:
Plano horizontalarekiko elkarzutak P puntuaren proiekzio horizontala ( P1)
sortuko du eta plano bertikalarekiko elkarzutak P puntuaren proiekzio bertikala
( P2 ) emango digu.
Diedroko planoak elkarrekiko elkarzutak direnez,
sortutako proiekzioak era berean ikusteko,plano horizontalaren eraispena egin
beharko dugu lur-lerroaren inguruan plano bertikalarekin 180º angelua osa
dezan.
Nola sortzen dira puntu baten proiekzioakJuan Inazio Mendizabal, Creado con GeoGebra |
Espazioaren banaketa sistema diedrikoan.
Diedroko planoak luzatzen baditugu, espazioa lau partetan
banatuta geratuko da. Parte horiek koadranteak
deitzen dira.
Egongo den
koadrantearen arabera, puntuen koordenaden baloreak aldatuko dira.
Plano bertikalaren aurretik egongo diren puntuen
urruntasuna positiboa izango da.
Plano bertikalaren atzetik egongo diren puntuen
urruntasuna negatiboa izango da.
Plano horizontalaren gainetik egongo diren puntuen
altuera positiboa izango da.
Plano horizontalaren azpitik egongo diren puntuen altuera
negatiboa izango da.
Puntuaren
kokapena
|
urruntasuna
|
altuera
|
Plano horizontalean
|
+
|
0
|
1º koadrantean
|
+
|
+
|
Plano bertikalean
|
0
|
+
|
2º koadrantean
|
-
|
+
|
Plano horizontalaren luzapenean
|
-
|
0
|
3º koadrantean
|
-
|
-
|
Plano bertikal
|
0
|
-
|
4º koadrantean
|
+
|
-
|
Lur-lerroan
|
0
|
0
|
Plano horizontalaren eraispena lur-lerroaren inguruan
egingo dugunean, urruntasun positiboak dauzkan zatia plano bertikalari
gainjarriko da eta urruntasun negtiboak dauzkan zatia plano bertikalari
gainjarriko da.
Urruntasun
positiboa daukan puntu baten proiekzio
horizontala lur-lerroaren azpitik ikusiko da.
Urruntasun zero daukan
puntu baten proiekzio horizontala
lur-lerroan ikusiko da.
Urruntasun
negatiboa daukan puntu baten proiekzio
horizontala lur-lerroaren gainetik ikusiko da.
Altuera positiboa daukan puntu baten proiekzio bertikala lur-lerroaren gainetik
ikusiko da.
Altuera zero daukan
puntu baten proiekzio bertikala
lur-lerroan ikusiko da.
Altuera negatiboa
daukan puntu baten proiekzio
bertikala lur-lerroaren azpitik ikusiko da.
|
Juan Inazio Mendizabal, Creado con GeoGebra |
No hay comentarios:
Publicar un comentario