domingo, 30 de septiembre de 2012


Sistema diedrikoa

Proiekzio sistema guztiak objektua proiektatzeko bi mota ezberdinetan oinarrituta daude:
  1. Proiekzio zilindrikoetan oinarritutako sistemak- Puntuak proiekzio planoan proiektatzen dituzten izpiak elkarren paraleloak direnean-.
  2. Proiekzio konikoak- Puntuak proiekzio planoan proiektatzen dituzten izpiak puntu batean elkar mozten dutenean.
Puntuak proiektatzeko izpiak elkarren paraleloak izateaz gain , proiekzio planoarekiko elkarzutak badira ere, proiekzio zilindriko ortogonala sortuko da.
PROIEKZIO ZILINDRIKO ORTOGONALA - GeoGebra Hoja Dinámica

PROIEKZIO ZILINDRIKO ORTOGONALA

Este es un Applet de Java creado con GeoGebra desde www.geogebra.org – Java no parece estar instalado Java en el equipo. Se aconseja dirigirse a www.java.com
Juan Inazio Mendizabal, Creado con GeoGebra

Sistema diedrikoa proiekzio zilindriko ortogonal batean oinarritutako sistema bat da.
Kasu honetan, irudikatu nahi ditugun elementuak diedro batek zehazten duen espazioan kokatuta egongo dira.
Elkarrekiko elkarzutak diren bi planok zehazten dute diedro hau:  Plano horizontal bat eta plano bertikal bat. Bi plano horiek elkar moztuko dute lur- lerroa izeneko zuzen batean eta mugagabeak kontsideratuko ditugu.
línea de tierra y diedro - GeoGebra Hoja Dinámica

línea de tierra y diedro

Este es un Applet de Java creado con GeoGebra desde www.geogebra.org – Java no parece estar instalado Java en el equipo. Se aconseja dirigirse a www.java.com
Juan Inazio Mendizabal, Creado con GeoGebra

Espazio honetan kokatuta dagoen edozein P puntu batetik plano horiekiko bi elkarzut aterako dira:  Plano horizontalarekiko elkarzutak P puntuaren proiekzio horizontala ( P1) sortuko du eta plano bertikalarekiko elkarzutak P puntuaren proiekzio bertikala ( P2 ) emango digu.
Diedroko planoak elkarrekiko elkarzutak direnez, sortutako proiekzioak era berean ikusteko,plano horizontalaren eraispena egin beharko dugu lur-lerroaren inguruan plano bertikalarekin 180º angelua osa dezan.
Nola sortzen dira puntu baten proiekzioak - GeoGebra Hoja Dinámica

Nola sortzen dira puntu baten proiekzioak

Este es un Applet de Java creado con GeoGebra desde www.geogebra.org – Java no parece estar instalado Java en el equipo. Se aconseja dirigirse a www.java.com
Juan Inazio Mendizabal, Creado con GeoGebra
-->

No hay comentarios:

Publicar un comentario